XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lurralde-Antolaketa eta Garraio Sailak, Egitasmoaren hirigintza-legezkotasunarekiko aldezko erizpena eman zuen.

Bide-Segurantza dela zio, egitasmo hori egiteratzea luzaezinezkotzat jotzen da, orain harbide-zabalera urria duen errepide-zati bat zabaldu eta hobetu beharra dagoela, errepide-taiuketaren zenbait gunek bost metrotik beherako zabalera bait dute eta gainera, egitasmoa egiteratzearen ondorioz, aurrez egindako beste egitasmoen osagarri gisako balioa duena, Mungiatik Bilbora sartzeko beste bide bat egokitzea lortuko da.

Hori dela eta, Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailburuaren saloz, eta Jaurtze-Batzordeak mila bederatzirehun eta larogeita bosgarreneko Azaroaren 23an egindako bilkuran aztertu ondoren, zera
ERABAKITZEN DUT:
Atal bakarra.- Nahitaezko Jabegokentzearekiko Legearen berrogeita hamabigarren atalak dioenaren arauera, Bizkaiko Foru-Ahaldundia, horretarako egindako arduralaritza-zehaztapidetzan dagoen ogasun-zerrendan agertzen diren zehaztuta eta banakatutako eta Gatikatik doan Boteolatik Mungiarako Foru-Errepidearen zatietan zola hobetu eta zabaltzea izeneko Egitasmoa egiteratzeko beharrezko diren ogasun eta eskubideez jabetzea presakotzat aldarrikatzen da.

Gasteizen, 1985.eko Abenduak 23.

Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.

Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA.

Abenduaren 23ko 384/1985 DEKRETOA, Bizkaiko Foru-Diputazioak Plazakolatik Oletarako F. E.-aren zorua zabaltzeko eta hobetzeko 55,00 K. P.-tik 58,200 K. P.-ra izeneko Proiektoa gauzatu ahal izateko beharrezko izan daitezen ondasunez jabetzea, nahitaezko desjabetzapena egin ahal dezan, presakotzat aitortuz.

Bizkaiko Foru Diputazioak, 1985.eko Azaroaren 21ean egindako idatziz, Nahitaezko Espropiatze Legearen 52garren Atalean eta Autonomia-Estatutoaren Zazpigarren Erabaki Gehigarrian ezarritakoaren babespean, honako hau eskatu zion Eusko Jaurlaritzari: 1985.eko Abuztuaren 29an hasitako nahitaezko espropiatze ondorioetarako, Plazaolatik Oletarako F. E.-aren zorua zabaltzeko eta hobetzeko 55,00 K. P.-tik 58,200 K. P.-ra izeneko Proiektoa gauzatzeko beharrezkoak izan daitezen ogasun eta eskubideez presaka jabetzea, 1985.eko Uztailaren 16ko erabakiz onartu zelarik behin-betirako.

Presako desjabetzearen aitorpenaren gai diren ondasunak eta eskubideak, horien ezagupenerako, behar hainbat xehetasunez zehaztuta eta banakatuta gelditu dira horretarako egindako espedientean azaltzen den zerrendan; zerrenda hori agerian egon eta informazio publikora atera zen Foru Korporazioak onartu zuen alegazio-idazki bat aurkeztu zelarik.